AFTERMARKET

Salmenta osteko nazioarteko zerbitzua

Salmenta osteko departamentu sendoak hainbat konponbide hidrauliko eta zerbitzu jartzen ditu Hineren bezeroen eskura, euren sistemek errendimendu handia izan dezaten.

Nazioarteko presentzia, zerbitzu globala emateko

Aftermarket Katalogoa Deskargatu

HINEk makinen balio-bizitza osoan irauteko egindako osagaiak eta ekipamendu hidraulikoak eskaintzen ditu. Gure bezeroen premien neurrirako konponbideak garatzen ditugu, eta bezeroek ordezko pieza egokiak jasotzen dituzte, prezio merkeetan eta eskariaren araberako entrega-epean. Ordezko piezen stock handia dugu, gure bezeroen eskaerei berehala erantzuteko: konexio-plaketarako kartutxo hidraulikoak eta balbulak, metagailuak, filtrazio eta lubrikazio sistemak...

Ordezko piezak eta kontsumigarriak

HINEn, irtenbide hidraulikoak konpontzeko programak ditugu. Halaber, teknikari espezializatuek lortutako datuetan oinarrituta, osagaien egoeraren diagnostikoa eta ebaluazioa egiten dugu ahalik eta konponbiderik onena bermatzeko.

Konponketak

HINEk in situ zerbitzuak ere eskaintzen ditu, baita bezeroen landa-espezialistei laguntzeko prestakuntza-saioak ere. Bezeroei laguntzeko eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko prest gaude beti. Gainera, saldu osteko zerbitzuaren bidez, produktuari buruzko prestakuntza eman, arazoak konpondu, eta lekuan bertako aholkularitza-zerbitzua ematen dugu hidraulikan adituak diren gure teknikarien bidez.

Zerbitzu teknikoa eta prestakuntza

HINEko I+Gko ingeniaritza espezialistek, sistema hidraulikoetan ematen diren akatsak konpondu eta makinen errendimendua hobetzeko, eguneratze-aldaketak egin ditzakete. Gure I+Gko teknikariak, eguneratze-kitak garatzen eta sortzen dituzte, konponbide hidraulikoak hobetu, instalatutako ekipamenduen balio-bizitza luzatu eta makina berrietan erabiltzeko. Gainera, HINEk bere Ikerketa Zentro propioa du: saiakuntzak egiteko zentro bat, prototipoak muntatzeko eremu bat, eta baliozkotze-laborategi bat da, gure bezeroen produktuen garapena probatzeko erabiltzen dena.

Eguneratze-programak

Aukeratu lider global bat zure behar hidraulikoetarako

Jar zaitez harremanetan gurekin

KONTAKTATU

Aftermarket

We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue without changing your settings, we'll assume that you agree to receive cookies on the HINE website. For more information read our cookie policy page, click the link for more information.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies