Berriak eta Ekitaldiak
HINEtik beste urte batez bat egiten dugu ekitaldi solidario handi honekin, maiatzaren 11n Donostian ospatuko dena.
Ekitaldiaren babesle gisa, gure ekarpena egin nahi dugu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak minbiziaren ikerketa-proiektuak finantzatzen eta pazienteei eta familiei doako zerbitzuak eskaintzen jarrai dezan. Hala nola, bio-psiko-gizarte arreta, ortopedia-materialaren mailegua eta erretzeari uzteko terapiak, besteak beste. Minbizia duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko eta babesa emateko jaialdi eta elkartasun ekitaldi bat, jarduera eta sorpresaz betea:
📍 Irteera eta helmuga: Alderdi Eder
🕙 5 km-ko lasterketa: 10:00etan
🚶 3 km-ko martxa / Nordic Walking: 11:30etan
🎥 Iazko edizioa 10. Carrera y Marcha Contra el Cáncer en Gipuzkoa (2024/05/12)
Animatzen zaitugu hitzordu berezi honetan parte hartzera, kirola, elkartasuna eta osasuna batzen dituena, esteka honen bidez 11. CARRERA Y MARCHA CONTRA EL CANCER EN GIPUZKOA | 2025 | Donostia Gipuzkoa
Elkarrekin Donostiako kaleak berdez tindatu eta minbiziaren aurka urrats bat gehiago eman dezakegu!
Jar zaitez harremanetan gurekin
0034 943884600-ra deitu Kontaktatu