Hineri buruz

Hinek bezeroen arrakastan jartzen du arreta

1974an sortua, Hine sistema hidraulikoen, osagai hidraulikoen eta hozte-sistemen hornitzaile nagusia da industria-enpresentzat eta energia berriztagarrien enpresentzat

40 urtetik gorako esperientzia du sistema hidraulikoak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen, eta oso ingurune lehiakorrean arrakasta lortzen laguntzen die bezeroei.

Gaur egun, gure kalitate handiko sistema hidraulikoak, osagaiak eta hozte-konponbideak energia-iturri naturalak, hala nola haizea eta eguzkia, baliabide bihurtzeko erabiltzen dira.

Ikerketa, garapen- eta berrikuntza-arloan dugun ikuspegi berezia dela eta, aplikazioak eta konponbideak etengabe hobetzen dira; horri esker, bezeroek eskaintzarik berritzaileenez hornituta daude merkatuko aukerei aurre egiterakoan.

Hineko ingeniaritza-taldeak konponbide hidrauliko lehiakorrak garatzen ditu, eta mundu osoko bezeroek konfiantza dute gure malgutasunean, erantzuteko gaitasunean eta produkzio-ahalmenean, euren proiektuak garaiz gauzatzeko, betiere, aurrekontua gainditu gabe.

KATALOGO KORPORATIBOA

40 URTE BAINO GEHIAGOKO ESPERIENTZIA

ZERGATIK HINE?

Gure bezeroentzat onena nahi dugulako!

Hinek ahalegin guztiak egiten ditu bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.

  • Konponbideak azkar entregatzea, eta proiektuak ahalik eta lasterren martxan jartzea da gure helburua
  • Tokiko lehia-kostuetaz baliatzen gara
  • Konponbide hidraulikoetan sortarik zabalena dugu
  • Erantzun-denbora azkarrak eta tokiko laguntza teknikoa eskaintzen dugu
  • Kualifikazio handiko 700 profesional gara
  • Bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia dugu energia eolikoaren sektorean
  • Hamarkada bat baino gehiago eguzki-energiaren sektorean aitzindari izan gara

Etengabeko hobekuntzarako jardunbide onak

Hine buruz
Hine buruz
Hine buruz

Aukeratu lider global bat zure behar hidraulikoetarako

Jar zaitez harremanetan gurekin

0034 943884600-ra deitu Kontaktatu
Dei iezaguzu Kontaktatu

We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue without changing your settings, we'll assume that you agree to receive cookies on the HINE website. For more information read our cookie policy page, click the link for more information.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies