Berriak eta Ekitaldiak

September
14

Pertsonen inplikazioa eta proiektu komuna, funtsezkoak IFS HINE USAn inplantatzeko



Hainbat hilabetez lan egin ondoren, IFS pixkanaka barneratzen ari da HINE Taldearen kudeaketa orokorreko sisteman. Informazioaren sare neuronal hau, zeinetan parte hartzen dugu guk guztiok gure prozesuen eta funtzioen bitartez, HINE USAn plazaratuko da laster. Mugarri hori proiektuaren bigarren faseari dagokio, HINE Olaberrian izandako inplementazioaren arrakasta ikusita. Ander Ansoaldek, BPMren Zuzendariak, dioen bezala “ziur gaude talde osoan IFSren hedapenean izan zen lehena ere arrakastatsua izango dela. Hala izan da giza ikuspegitik, hainbat herrialdetako pertsonak, lan-eremu desberdinetakoak, taldean lan egitea lortu baitugu, ikuspuntu desberdinak alderatuz, baina balio berak partekatuz eta helburura bideratuta. Zati ukiezina izango da ezarpen honetarako eta etorkizunerako
giltzarria.”



imagen 5

Proiektua urrutiko prestakuntzaren hasierako fasearekin hasi zen, eta maiatzean Estatu Batuetako filialeko Key-User diren Ann, Jeremy eta Fredek Olaberriara egindako bisitarekin egin zuen aurrera. Argazkietan ikus dezakegun bezala, proiektuan gogor lan egiteaz gain, gurera etorri ziren Estatu batuetako lagunei gure kulturaren zati bat gerturatzeko aukera izan genuen.


imagen 5

Uztailaren 3an, Go-Liveren simulazio bat egin zen proba-ingurune batean eta, harez geroztik, hautemandako akatsak zuzentzen, sistema egokitzen, datuak biltzen eta prestakuntza osagarrian egin dugu lan.

Gaur egun, Pre Go-Live fasean gaude eta, denak bere horretan jarraitzen badu, urriaren 4an hasiko da modu ofizialean. Iñigo Gonzalezek dioen moduan, HINE USAren Gerenteak, “ERP sistema ezartzen hastea egonkortze-aldi bat behar duen erronka izan daiteke, baina horretarako prestatuta egoten saiatu gara, eta mugarri garrantzitsu hori lortzeko motibatuta gaude. Mugarri estrategikoa HINE GROUPen plan estrategikoan, baina gehienbat pertsonek proiektuan izan duten inplikazioa agerian utzi duena”.

Proiektu hau desafioa izan da HINE GROUPentzat, IFSren lehenengo Roll-Outa delako. HINE USAn eragiketak hobetzen nabarmen lagunduk du, HINE USA eta HINE OLABERRIA arteko eragiketen kudeaketa arinduko du eta HINE TALDEAn ikusgarritasuna eta kontrola hobetuko ditu.

Bidez batez, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan parte hartu duten pertsona guztiei haien esfortzuarengatik eta lanarengatik.

Aukeratu lider global bat zure behar hidraulikoetarako

Jar zaitez harremanetan gurekin

0034 943884600-ra deitu Kontaktatu
Dei iezaguzu Kontaktatu

We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue without changing your settings, we'll assume that you agree to receive cookies on the HINE website. For more information read our cookie policy page, click the link for more information.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies