新闻和大事

9月
14

BEZEROARENGANAKO ORIENTAZIOA: OINARRIZKOA HINEREN FILOSOFIAN


Zer da “Bezeroarenganako orientazioa”?
Bezeroarenganako orientazioa erabakiak hartzeko unean bezeroaren beharrak eta nahiak kontuan hartzean datza; ahalik eta esperientziarik onena eskaintzeko ahalegina egiten da, behar duenean gugan konfiantza izaten jarrai dezan.

Nola lor dezakegu hori?
Enpresak bere eragiketa guztietan bezeroan zentratutako kultura hartzen duela bermatuz. Horretarako, hurrengo galderei erantzun behar diegu:
– Zein dira gure bezeroen beharrak?
– Nola hautematen dituzte gure produktuak edo zerbitzuak?
– Zein desberdintasun dituzte?
– Zein gauza nahiago ditu?
– Nola hobetu dezaket nik aurreko puntuetako bat?

Informazio hau lortzeak egungo eta etorkizuneko joerei aurre hartzen lagunduko digu eta, ondorioz, estrategia lehiakorragoa diseinatzen. Laburbilduz, bezeroaren azalean jarri, haren beharrak ulertu eta gero eta sakonago ezagutzeko esfortzua egiten.

Bezeroarenganako Orientazioaren Kulturaren abantailak:
– Produktuak eta zerbitzuak bezeroaren beharrei eta gogoei egokitzea.
– Efikazia handiagoa produktuen edo zerbitzuen salmentan.
– Bezeroen konfiantza eta fidelizazioa epe luzean.
– Langileak pozago eta motibatuago.
– Hobekuntza produktibitatean eta produktuen eta zerbitzuen kalitatean.
– Errentagarritasunaren igoera.
– Negozio-aukera gehiago sortzea.
– Enpresaren izen ona hobetzea.

Azken finean, bezeroarenganako orientazioaren kulturak erakundeko kide guztien konpromisoa behar du, zuzendari nagusitik hasita lehen lerroko langileetaraino.

选择一个液压解决方案的全球领先者

有什么可以帮助到您的?

拨电至 0034 943884600 联系方式
打电话给我们 联系方式

We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue without changing your settings, we'll assume that you agree to receive cookies on the HINE website. For more information read our cookie policy page, click the link for more information.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies