Berriak eta Ekitaldiak
Datorren maiatzaren 10ean, Donostiak Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako 12.
Lasterketa eta Martxa hartuko ditu; Minbiziaren Aurkako Elkarteak bultzatutako
ekimen solidarioa da, gaixotasunari ikusgarritasuna ematea eta kaltetutako
pertsonak eta haien familiak babesteko funtsak biltzea helburu duena.
Urtez urte, lasterketa eta martxa gizarte osoari irekita dagoen jardunaldi gisa
sendotu dira, milaka pertsona kausa komun baten inguruan bilduz eta
prebentzioaren, laguntzaren eta babesa sozialaren garrantzia gogoraraziz.
2025ean, Minbiziaren Aurkako Elkarteak Gipuzkoan 1.300 pertsona baino
gehiago artatu zituen, pazienteak, senideak eta prebentzio programetako parte-
hartzaileak barne. Horietatik, 103 Urola Garaia–Goierri eskualdekoak ziren, eta
horrek erakusten du lan honen eragin hurbila eta erreala gure ingurunean.
Ekitaldia Alderdi Ederren (Donostia) izango da, eta hainbat jarduera eskainiko
dira pertsona bakoitzak bere modura parte har dezan:
• 10:00 – 5 km-ko
lasterketa
• 10:45 – Zumba saioa
• 11:30 – 3 km-ko martxa / Nordic walking
HINEtik, pertsona guztiak animatzen ditugu izena ematera eta ekimen solidario
honetan parte hartzera, bakoitzari egokien zaion modalitatean, eta pausoz
pauso, denoi dagokigun kausa bati ikusgarritasuna ematen laguntzera.
�� Izen-emateak: https://web.rockthesport.com/es/event/carrera-y-marcha-
contra-el-cancer-en-gipuzkoa
Jar zaitez harremanetan gurekin
0034 943884600-ra deitu Kontaktatu