Berriak eta Ekitaldiak

September
28

HINE Groupek bere lehen Service Center-a irekiko du Brasilen

Zorioneko gaude. Brasilen dugun filialak zentro berri bat inauguratu du Parnamirimen, Rio Grande do Norte estatuan.

HINE Taldeak irekitzen duen lehen Service Center da, eta gure bezeroei salmenta osteko zerbitzu hurbilagoa eta arinagoa emateko, bulego modernoak, erakusketa-gunea eta bileraaretoak izango ditu bere 2.200 m2-etan.

Irekiera estrategikoa izango da, salmenta osteko fasean dauden gure egungo bezeroen eta bezero potentzialen beharrei aurre egiteko. Ezarpen honi esker, HINEk espazio esklusibo bat izango du ordezko osagai hidraulikoak, mekanikoak, elektrikoak eta elektronikoak eskaintzeko, baita mantentzeko tresnak ere.

Osagai eta repuestoez gain, HINEk bere bezeroei neurrira egindako formakuntzak eskaini ahal izango dizkie, baita auditoriak edo upgradeak ere.

Gure bezeroekiko hurbiltasunaren aldeko apustu garbia izango da eta 2024ko lehen hiruhilekoan irekiko da, hasiera batean, eremu hidraulikoan adituak diren 10 profesionalez osatutako taldearekin.

Zalantzarik gabe, mugarri handia da, ez bakarrik HINE do Brasilentzat, baita HINE Talde osoarentzat ere.

Aukeratu lider global bat zure behar hidraulikoetarako

Jar zaitez harremanetan gurekin

0034 943884600-ra deitu Kontaktatu
Dei iezaguzu Kontaktatu

We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue without changing your settings, we'll assume that you agree to receive cookies on the HINE website. For more information read our cookie policy page, click the link for more information.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies