Berriak eta Ekitaldiak
Joan den astean, sektore eolikoaren erreferentziazko ekitaldia izan zen, Wind Europe azoka. Bilbon egin zen, eta 500 erakusketari eta 12.000 bisitari baino gehiagok hartu zuten parte. HINEk 30 metro koadroko stand batekin parte hartu zuen azokan, Energia Klusterraren eremuan. Bertan, egungo eta etorkizuneko hainbat bezerorekin bilerak izan genituen.
Bilera interesgarri horiez gain, Urkullu lehendakariaren eta Arantza Tapiaren bisita ere izan genuen. Oso interesgarria izan zern, izan ere, HINEK sektore eolikoan duen lidergoa azpimarratu bait zuten.
Azokaren esparruan egindako komunikazio jardueren barruan, Lander Guibelaldek Energiaren Euskal Erakundearen platoan egindako elkarrizketan parte hartzeko aukera izan zuen. Elkarrizketa hau, Joseba Iriondo kazetariak gidatu zuen eta bertan, sektore eolikoaren egungo eta etorkizuneko ikuspegia partekatu zuten.
En resumen, nuestra participación en Wind Europe 2024 fue un éxito debido a que nos dio la oportunidad de conectar con visitantes y colaboradores interesantes del mercado.
Laburbilduz, Wind Europe 2024n izan genuen parte-hartzea arrakastatsua izan zela esan dezakegu, izan ere merkatuko bisitari eta kolaboratzaile interesgarriekin konektatzeko aukera eman baitzigun.
Jar zaitez harremanetan gurekin
0034 943884600-ra deitu Kontaktatu