Berriak eta Ekitaldiak

March
26

NOLA KUDEATU LANEKO ESTRESA?


Batzuek besteek baino gehiago, baina denek pairatzen dugu laneko estresa uneren batean. Funtsezkoa da hura nola kudeatu jakitea bizitza pertsonalaren eta profesionalaren artean oreka ona lortzeko. Hemen dituzu laneko estresa maneiatzen lagunduko dizuten hainbat gomendio:

• Identifika itzazu estresa eragiten dizuten gauzak: Zure laneko zein alderdik eragiten dizute estresa? Baliteke gehiegizko lan-karga, epe laburrak, pertsonen arteko harreman zailak, edo bestelakoak izatea.

• Antolatu eta eman lehentasuna: Ezarri lehentasunak eta antolatu zure denbora modu eraginkorrean. Zatitu zereginak zati txikiagotan, errazago egin ahal izateko.

• Lor daitezkeen helburu errealistak ezarri: Zehaztu lor daitezkeen helburuak zure buruarentzat. Helburu altuegiek estres gehiago eragin dezakete.

• Mugak ezarri: Ikasi “ez” erantzuten maneiatu ezin dituzun zeregin gehiagorekin gainezka egiten duzunean. Garrantzitsua da lanaren eta bizitza pertsonalaren artean muga osasuntsuak ezartzea.

• Sustatu harreman positiboak: Komunikazio ireki eta asertiboa eduki zure lankideekin. Lanean harreman sendoak eraikitzeak estresa hobeto maneiatzen eta lagunduago sentiarazten lagunduko dizu.

• Hartu atsedenak noizean behin: Programatu atsedenaldi laburrak zure lanaldian, atseden hartu eta indarberritzeko. Jaiki, luzatu giharrak, eta egin bista erlaxatzeko ariketak.

• Zaindu zure osasuna, oro har: Ongi lo egiteak eta ongi jateak, ariketa fisiko erregularrarekin batera, estresa jaisten eta aldartea hobetzen lagunduko dizute.

• Estresa maneiatzeko teknikak praktikatzeak, meditazioa, sakon arnastea, yoga eta mindfulnessa esaterako, estresa murrizten lagun zaitzakete.

• Eskatu laguntza: Laneko estresak zure ongizate emozionala edo fisikoa kaltetzen ari dela uste baduzu, eskatu laguntza profesionala. Pertsonen departamentuan uste dugu lagundu zaitzakegula😊.

Gogoan izan estresaren kudeaketa etengabeko prozesua dela eta praktika behar duela. Proba itzazu hainbat praktika eta zuretzat egokienak direnak aurkitu.

Aukeratu lider global bat zure behar hidraulikoetarako

Jar zaitez harremanetan gurekin

0034 943884600-ra deitu Kontaktatu
Dei iezaguzu Kontaktatu

We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue without changing your settings, we'll assume that you agree to receive cookies on the HINE website. For more information read our cookie policy page, click the link for more information.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies