Berriak eta Ekitaldiak

October
07

HINE Groupek bere hazkundea bultzatu du Europan, Nord Fluid eskuratuta

HINE Groupek Nord Fluid taldea bereganatu du. Enpresa-talde hau osagai hidraulikoen banaketan espezializatuta dago, baita sistema hidraulikoen ingeniaritzan, fabrikazioan eta hornikuntzan ere. 1981ean Milanen sortua, taldeak 40 urtetik gorako esperientzia du. Urtean 60 milioi eurotik gorako fakturazioa du, eta presentzia industrial eta komertzial sendoa ditu bai Italian zein Eslovenian.

Integrazio honek HINE Groupen hazkunde eta dibertsifikazio estrategia indartzen du, industriarako osagai, sistema eta soluzio hidraulikoen hornitzaile global gisa duen posizioa sendotuz, eta mugikortasun sektorean garatzeko aukera berriak zabaltzen ditu. Horrez gain, banaketa eta logistika gaitasun berriak gehitzen ditu, stockean 400.000 erreferentzia baino gehiago dituen azpiegitura eta esportazio-merkatu zabala oinarri hartuta.

Nord Fluiden jarduera osagai hidraulikoen banaketan, sistema hidrauliko handien diseinuan eta muntaian, eta bloke hidraulikoen fabrikazioan oinarritzen da. Guztira, Nordfluid taldeak bost ekoizpen-zentrotan jarduten du: lau Italian daude eta bat Eslovenian.
Inkorporazio honekin, HINEk bere jarduera zuzena bederatzi herrialdetara zabaltzen du: Espainia, Estatu Batuak, Brasil, Mexiko, India, Txina, Polonia, Italia eta Eslovenia. Eragiketa HINEren 2025-2028 Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta taldeak azken urteotan lortutako mugarriei jarraipena ematen die, besteak beste, Poloniako lantegiaren irekierari eta NH BECOren integrazioari.

Eragiketaren bidez, HINEk Nord Fluid taldearen gehiengoa eskuratuko du, eta datozen urteetan kapitalaren % 100 eskuratzeko konpromisoa hartu du. Daniele Brambillak, Nord Fluid taldeko CEOak, eta Alberto Carlo Magrìk, taldeko CF&OOak, Nord Fluid Taldea gidatzen jarraituko dute HINEren barruan. Bi enpresek elkarren osagarri diren gaitasunak aprobetxatzeko lan egingo dute, integrazioa bultzatuz eta, horrela, Nord Fluid taldeak eta bere lantaldeak orain arte garatutako proiektuari jarraipena emanez.

“Nord Fluid HINEra gehitzeak gure banaketa-gaitasuna indartzen du, Europan dugun presentzia zabaltzen du eta industria-merkatuan zein mugikortasun sektorean hazten jarraitzeko aukera ematen digu. Gaitasun eta merkatu berriak gehitzen ditugu, baita sektore hidraulikoan ibilbide luzea duen lantalde bat ere”, nabarmendu du Lander Guibelalde HINE Groupeko CEOak.

2026an egindako erosketen eta hazkunde organikoaren sendotzearen ondoren, HINE Group mundu osoan 1.000 profesional izatera hurbiltzen ari da, eta 2027an 300 milioi euro inguruko fakturazioa lortzeko helbururantz aurrera egiten du.

Aukeratu lider global bat zure behar hidraulikoetarako

Jar zaitez harremanetan gurekin

0034 943884600-ra deitu Kontaktatu
Dei iezaguzu Kontaktatu

We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue without changing your settings, we'll assume that you agree to receive cookies on the HINE website. For more information read our cookie policy page, click the link for more information.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies